2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

VILLAVESAKO ISTORIOAK

     Mankomunitateak villavesa bat ekarri zuen eskolara 3 zikloko ikasleei bertan ze istorio edo egoera suertatu ahal diren.

     Neska batek antzerki bat antzeztu zigun, garraio publikoan gertatzen diren egoerei buruz, baita villavesan larrialdi bat baldin badago zer egin behar dugun erakutsi zigun. Honetaz gain erabilera egokia emateko jarrera edo ohiturak azaldu zizkigun.

     Oso dibertigarria izan zen eta neskak oso ongi antzeztu zuen.

BILAKATU ZEN BIZI GAI ... MAKETA

     Ingurunerekin lotuta,bi maketa egin genituen inguruneko "Bilakatu zen bizigai ..."deitzen zen gaiarekin

     6B klaseko maketa kartoi, plastilina eta plaimobilekin egin genuen eta margotu egin genuen. Lehenengo sumendi bat egin genuen botila batekin eta aldizkari paperarkin forma eman genion ondoren berdina baina mendi batekin, gero lurraren geruzak lantzen genituenez, atmosferaren geruzak eta lurraren barneko geruzak margotu genituen. Plastikan plastilinarekin kanpi dendak egiten hasi ginen, eta beste talde batek zuhaitzak egin zituzten, plaimobilak eta dinosauroak ekarri eta maketan jarri genituen.

     6A klasea lehenengo erria egin zuten kartoiarekin, gero kanpoko makilak hartu zituzten eta zuhaitzak egin zituzten. Ondoren zurrunbilo bat egin zuten eta herriaren ondoan, ibaia eta herreka egin zituzten plastilinarekin. Sumendia egin eta gero plaimobilak ekarri eta herrian jarri zituzten, herria apurtu zuten zurrunbiloaren ondorioz eta beste egun batean sumendiaren erupzioa egin zuten.

     Oso ongi pasatu genuen maketak egiten eta gainera polit politak gelditu zitzaizkigun.







2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena




ESKI ASTEA

Urtarrilaren 8an, eguerdian Auzalarretik autobusa hartu eta Isabara joan ginen. Iristean bi hoteletan banandu gintuzten Ederra Etxean eta Metsolan.

Bost egunetik, lau goizetan eskiatzera joan ginen, egun bakoitzean leku desberdin batera eraman gintuzten (Arette, Abodi, Ferial eta Mata de Haya). Arratsaldetan jarduerak (igerilekura, Gayarre museora, zinema...) edota denbora librea izaten genuen. Ostegunean, Isaba garbitu genuen eta gauan Erronkarin diskotekara joan ginen.

Ostiralean, bueltatzeko orduan pena eta tristurarekin etorri ginen, baian beste aldetik etxera itzultzeko gogoak genituen eta hurrengo urtean bueltatzea espero dugu.

OSO DIBERTIGARRIA ETA ESPERIENTZIA POLITA IZAN ZEN!!





OLENTZERO GURE ESKOLAN

     Lehenengo hiruileko azken egunean olentzeroren jaia eskolan ospatu genuen.

   Lehenengo olentzero eta mari domingiren bila joan ginen hilerrira. Kiroldegira eraman genituen,elur malutak eta ole olentzero abestiak abestera.

    Ondoren 5. eta 6. mailako haurrei opariak banatu zien. Hortik txikien gelatik banan banan pasa zen, eta opariak banatu zien. Azkenik bakoitza bere gelara joan zen hamaiketako autojestionatua hartzera.



     Bikain pasa genuen baino festa bukatu zenean bakoitza bere etxera joan zen.
   










ATERALDIA TABERNARA





     

 5.eta 6. mailakoak Tabernara joan ginen. Hor ogia nola egiten den azaldu ziguten.

     Han ogiaren prozesua nolakoa zen azaldu eta ikusi genuen. Tabernakoek paper bat eman ziguten eta ogiaren pausoak bertan idatzi behar genuen.Ondoren ogiaren prozesua ikusten bukatu genuenean, hamaiketakoa hartu genuen.Hau egin eta gero ogi ore bat eman ziguten eta amasatu genuen. Bukatu eta gero bi barra ogi eman zizkiguten eta liburuska bat CD batekin.

     Oso ongi pasa genuen eta orain badakigu ogia nola egin.

TRATU ONEN ASTEA

     Azaroaren 21-etik 25-era tratu onen astea ospatu genuen. Eta aurtengo leloa izan zen: zein polita den elkarrekin jolastea. Aste hau ospatzen tratu onak egiteko.

     Tratu onen astean ikastola osoa taldetan banatu zen jostailuak egiteko eta azken egunean jokoekin jolasteko. Gu 5. mailakoekin hiru taldetan banatu ginen: partxis erraldoiak, eski erraldoiak eta zirkuito elektrikoak egiteko. Ere, txikiei, lagundu genien beraien jolasak egiten, hiru marran eta kniken jolasa. Oso ongi egon zen.

     Asteazkenean ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Hiru istorio kontatu zizkigun, guztiak oso politak zirenak. Baina ez zitzaigun gustatu handiei , baina txikiei aldiz bai.

     Ostiralean, taldetan banatu gintuzten eta jolasekin jolastu genuen.Oso dibertigarria izan zen eta oso ongi pasa genuen.








BARATZA

Iaz baratza egiten hasi ginen, baina udatik bueltan, oso gaizki zegoela konturatu ginen eta garbitzen hasi ginen, aurten ere produktu berriekin lana aurrera eramateko.

Lehenengo belar txarrak kendu eta hor zeuden tipulak hartu genituen. Gero, gurasoen ezinbesteko laguntzarekin aromatikak birlandatu genituen eta lurra goldatu genuen. Ondoren mankomunitateak konpostera bat ekarri zigun gure hondakinekin konposta edo luarra egin ahal izateko.


Asko gustatzen zaigu eskolan baratza izatea, primeran pasatzen dugu gauzak egiten. Hurrengo urtean baratza mantentzea gustatuko litzaiguke.



AUZA ETA LAR, ESKOLAKO MASKOTAK

       Bi gerezik( Auza eta Lar ) eskutitz bat bidali ziguten. Orduan euskaraz hitz egiteko konpromesua hartu genuen.

     5 litroko bidoi bat eman ziguten pilotatxo batekin. Helburua pilotatxoa bidoietik ateratzea zen uraren laguntzarekin. Eguna bukatzean euskaraz hitz egiten zuenak plastikozko edalontzi bat urez betetzen zuen eta bidoiera botatzen zuen. Bidoia betetzen genuenean irakasleak puzzle pieza bat ematen zigun helburua, ikastola osoaren laguntzaz puzzle erraldoi bat sortzea zen.

      Azkenean puzzlea sortu genuen eta Olentzerorekin batera Auza eta Lar etorri ziren!


2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

AURTEN  IKASTURTE HASIERATIK GAUZA ASKO EGITEN ARITU GARA, BAINA EZ DUGU DENBORARIK IZAN ORAIN ARTE BLOGEAN SARTZEKO. 

BERAZ, EGUN HAUETAN, EGINDAKO GAUZA GUZTI HORIEK ARGITARATZEN JOANGO GARA.  

2017(e)ko urtarrilaren 7(a), larunbata

URTE BERRI ON GUZTIOI!!!

ZER MODUZ GABONETAKO OPORRETAN? GU PRIMERAN!!!

BENO HEMENTXE ZINTZILIKATZEN DIZKIZUEGU GABONETAKO JAIALDIKO HAINBAT BIDEO ...

LEHENENGOA ATERATAKO ARGAZKI GUZTIEKIN EGINDAKO BIDEOA DA!!!

HEMEN OLENTZERO ETA MARIDOMINGI DEITZEN ARI GARA ESKOLAKO KIROLDEGIRA SAR DAITEZEN ...



HEMEN ESKOLAKO HANDIENEK AURRESKUA ESKAINI ZIETEN MOMENTUA ...




HEMEN BERRIZ, ELUR MALUTAK ABESTIA ETA BERE KOREOGRAFIA ...



HARA!! MARIDOMINGIK ETA OLENTZEROK AUZALAR ESKOLAKO GUZTIEI ESKAINITAKO HITZAK ...



ETA HEMEN DANTZARIAK ... 





ETA HEMEN OLE OLENTZERO ABESTIA ETA KOREOGRAFIA AUZALARKO ESTILORA!!


HARA!!!! BEGIRA BEGIRA GURE ESKOLARA MARIDOMINGI ETA OLENTZEROREKIN ETORRITAKO LAGUN BERRIAK!! AUZA ETA LAR!!!!




ONDO IBILI ETA ASTELEHENEAN IKUSIKO GARA!!!