2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

DIGESTIO APARATUA PABLO LOMBANAREN ESKUTIK

Gaurkoan ere bisita oso interesgarria izan dugu. Zientzietan digestio aparatua lantzen ari gara eta gure gelakide den Lararen aita, Pablo Lombana doktorea, etorri zaigu bere mediku ikuspegitik digestio prozesua azaltzeko asmoz.

Oso saio interesgarria izan da eta pazientzia handiz galdera pila erantzun ditu. Asko lagundu digu gure gorputzak barrenetik nola funtzionatzen duen ulertzen.

Hona hemen gaurko eguneko argazki batzuk:







2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Julen Simon Rubik kuboa begiekin itxita egiten!!

Julen Simon, RUBIK MASTER, eskolan!!

Matematika askotan ez da liburuetan ikasten. Horren adierazgarri garbia gaur eskolan izan dugun saio berezia da. 

Azkartasuna, memoria, logika, psikomotrizitatea... landu ditugu JOLASTUZ!! Batzuk dagoeneko asmatuko zenuten gaurko saioa Rubik kuboaren inguruan izan dela.

Julen Simon 5. mailara etorri da bixitan. Bera, Nafarroako txapelduna eta Espainiako txapeldun ordea da Rubik kuboarekin, a ze PRO!! Gauza asko erakutsi dizkigu Rubik kuboaren inguruan: bere historia, errekorrak, kubo mota ezberdinak... eta interesgarriena eginiko erakustaldiak izan dira: mota ezberdineko kuboak egin ditu, esku batekin, oinekin... baina ikusgarriena begiak tapaturik egindakoa izan da, IZUGARRIA!!

Azkenik ikasle guztiek izan dute kubo guztiekin jolasteko aukera eta Juleni zalantzak galdetzeko parada ere izan dute. Julenek txintxo-txintxo ikasle guztiei kasu egin die eta pazientzia handiarekin galdera guztiak erantzun ditu.

Mutil aparta Julen Simon. Mila esker gure eskolara etortzeagatik eta zorte on Pariseko Munduko Rubik Txapelketan!!

Hona hemen gaurko eguneko argazki batzuk: