2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

TRAUMATOLOGO BAT 5. MAILAN!!

Gaur 5. mailan bixita oso interesgarria izan dugu... TRAUMATOLOGO BATEN BIXITA!!!!

Baina ez pentsa istripu bat izan dugunik, baizik eta zientzietan giza gorputza lantzen ari gara eta gaia lantzeko aukera ezin hobea izan dugu. Markelen aita, Eneko, traumatologoa da, hau da hezur eta giharretan aditua den sendagilea, eta bere jakintzak transmititzeko bere burua eskeini zigun. Nola ez, guk gustu handiz onartu genuen eskaintza.


Lehenengo hezur ezberdinen aurkezpen interesgarria egin du, "Grissom" deituriko eskeletoaren laguntzaz. 





Ondoren bere lanean hautsitako hezurrak nola konpontzen dituzten erakutsi digu. Horretarako protesi ezberdinak ekarri ditu.




Azkenik, momentu interesgarri eta zirraragarriena iritsi da... BENETAZKO HEZURREKIN OSATURIKO HEZURDURA DENEN ARTEAN OSATU DUGU!!!!
Horretarako ikasle guztiek aukera izan dute gutxienez hezur bana bere lekuan kokatzeko, berriz ere "Grissom"-en laguntza ezinbestekoa izan da ;-)

Egia esan ikasleak arreta handia jarri dute azalpenetan eta hezur ia guztien izenak eta kokapena primeran ikasi dute. Hona hemen prozesu osoa:





























Bukatzeko talde osoko argazki batzuk atera ditugu hezurdura eta "Grissom"-ekin.





MILA ESKER AUNITZ ENEKO!! Laster arte!!!!