2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena


Kaixo koadrila!!

Dakizuenez otsailaren 25etik martxoaren 2ra Isaban egon ginen . Onki Xin ostatua tokatu zitzaigun eta oso gustura egon ginen bertan. Goizero altxatu, gauzak prestatu eta eskiatzera joaten ginen. Gu bai eskiatzaile trebeak!!!! Horretaz gain arratsaldero jardueraren bat edo bestea genuen...Igeriketa, herri kirola eta Gayarre museoa eta Naturako interpretazio zentroa bisitatu, besteak beste. Eta nola ez...azkeneko arratsaldeko diskoteka Erronkarin!!!
Egun zoragarriak pasa ditugu, giro onean eta ezustekorik gabe!!! Noski txutxe dendara egindako bisitak ere ezin ditugu ahaztu!!!  

Eskolan egindako azkeneko "kanpaldi" ez dugu ahaztuko horren erraz!!!

Hona hemen pare bat argazki kuxkuxeatzeko!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina