2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Kaixo kuxkuxeroak!!!
Kurtsoa bukatzen ari zaigu baina hemen jarraitzen dugun lan eta lan...gauza pila egin ditugu azken boladan!!!
Gure azkeneko urtea da eta agurraren momentu heltzen ari da...ala ere pozik eta gogotsu ari gara azkeneko txanpa honetan..begira begira...


GURE HURRITZAREN LANDAKETA


Auzalarreko 6.mailako ikasleek azken urtea denez zuhaitz bat landatu dugu.

Hurritz bat landatu dugu eskolako baratzan, Auzalarren. Apirilaren 24an gure aztarna uzteko. Urtero 6. mailako ikasleak zuhaitz bat landatzen dute baratzan DBH-ra joan baino lehen. Urte honetan guk landatu dugu hurritza baina beti zuhaitz mota desberdinak landatzen dira.







IKERREN AMAREN BISITA

Apirilaren 20an, ostiralean, Ikerren ama, aita eta Esther (lagun bat, ikasle baten ama ere dela) gaixotasun arraroei  buruz hitz egitera etorri ziren.

Ikerrek, gelako laguna, Charcot-Marie-Tooth gaixotasuna du. Bizitza osoa berarekin egon arren ez geniekien ongi zer zeukan, beraz bere ama etorri zen azaltzera.

Saioaren hasieran gutunazal batzuk eman zizkiguten. Saioaren amaieran ireki genituen eta batzuei       (ez denei) gaixotasun arraro batzuk eta ez arraroak tokatu zitzaizkien. Soniak ( ikerren amak) bizitza zozketa bat dela esan zigun, gaixotasunik tokatzea edo ez gerta daitekela.

Bisitarekin asko ikasi genuen gure lagunaren gaixotasunari buruz. Berriro errepikatuko genuke. Oso ongi sentitu ginen, eta orain Iker laguntzeko errazagoa dugu badakigulako zer duen zehazki eta hobetu ulertu dugu.
Denek gehiako jakitea ez legoke gaizki.

Eskerrik asko familia!!!




OSTIRAL ARRATSALDE DIBERTIGARRIAGOAK

Hilero hilabete bakoitzeko azkeneko ostiraletan mailarteko tailerrak egiten ditugu   6, 5 eta 4. maila. 

Gure pasabidean eta informatika gelan. Ostiral arratsaldeetan gehiago harremanatzeko beste klasekoekin eta euskararen erabilera indartzeko... 

6 tailer daude: Movie Maker Estherrekin, eskulanak Alaznerekin, sukaldaritza Ainararekin, jolas koperatiboak Edurnerekin, mahai jolasak Koldorekin eta karaokea Katrin edo Nerearekin. Oso ongi pasatzen ari gara. Ideia oso ona da.


LIBURUAREN EGUNA

Auzalarko ikastetxeko 6. mailako ikasleek lehenengo eta bigarren mailako ikasleei liburuak irakurri genizkien.

2018 ko apirilaren 23 an, 6. mailako ikasleek "Liburuaren eguna" ospatzeko liburuak irakurri zituzten. Irakurritako ipuinak bi bildumakoak ziren: Oker eta Sentipuinak.

Hiruko eta seiko taldetan banatu ziren 1. eta 2. mailakoaketa ikastetxeko leku ezberdinetatik banatu ginen. Liburu gehienak fantasiazkoak ziren.

Liburuak irakurtzen bukatu genituenean ea gustatu zitzaien galdetu genien eta liburuak erakutsi genien. Haur gehienei gustatu zitzaien.

Bukatzean beraien geletara joan ziren eta gu gure klasera abiatu ginen.

Oso jarduera interesgarria izan zen!!!






















BARATZAN LAN ETA LAN

Aurreko astean baratzarekin hasi gara eta oso ongi pasa dugu.

 Egun hauetan honako lanak egin ditugu: tiesto-gurpilak eta bankaletako belar txarrak kendu, zuhaitza jarri, ongarritu, landareak eta tipulak landatu...

Oso nekagarria izan zen eskola osorako baina asko ikasi genuen.

Marrubien bankalak ere garbitzen bukatu genuen eta nola ez, ureztatzera joan ginen.

Beste egun batean, 5 urteko ikasle batzuekin azenarioak landatzera joan ginen,haiek laguntzera, oso ongi pasa genuen nahiz eta hotz pixka bat izan, goiz goizean zelako.

Baratzara joatea asko gustatzen zaigu. Asko ikasten dugulako eta ekintza polita bat delako.










2018 ko HAUR KANTARI TOPAKETA

Aurten Auzalarko 6. mailako ikasleak, martxoaren 10ean eta apirilaren 21ean, Haur Kantari Jaialdian parte hartu dugu.

Lehenengo jaialdia Antsoaingo antzokian antolatu zen eta bigarren jaialdia berriz, BaraƱaingo antzokian izan zen.

Ekitaldia oso polita atera zen. Nafarroako leku guztietatik partaide oso interesgarriak parte hartu zuten.

Guk, "En tol sarmiento" taldearen "Musikaren doinua" kanta aukeratu genuen. Ikusi zenez oso giro polita zegoe.

Ekitaldiari bukaera emateko, partaide guztiek elkarrekin, "Zu euskaraz" kanta abestu genuen eta parte hartzeagatik opari batzuk, gozokiak eta diploma banatu zizkiguten.

Oso ongi abestu eta dantzatzeaz gain primeran pasa genuen.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina